Aurten, lehen aldiz, Gabon zinema ekimena antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxeak eta Montehermoso Kulturuneak elkarlanean, Laboral Kutxaren babesarekin. Gabonak familia giroan euskaraz gozatzea du helburu ekimenak. Lau izango dira urtarrilaren 2tik 5era bitartean eskainiko diren filmak: Ballerina, Printze Txikia, Lur eta Amets eta Loving Vincent.
Lehenengo hiru filmak 3 urtetik aurrerako txikiei zuzenduta daude, eta hirurak euskaraz izango dira. 12 urtetik beherako txikiek heldu batek lagunduta egon beharko dute emanaldietan. Azken filma, berriz, Loving Vincent, 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago; filma jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, eskainiko da, eta euskarazko azpitituluak izango ditu.
Lehenengo hiru filmak euskaraz izango dira; Loving Vincent, berriz, jatorrizko bertsioan, euskaraz azpititulatua. Film bakoitzak bi saio izango ditu: bat 12:00etan, eta bestea 17:30ean. Gonbidapenak abenduaren 14ko goizeko 9:00etan jarriko dira eskuragarri, Bibe plataformaren bitartez edo telefonoz, 945 161 830 zenbakian; astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Lagun bakoitzak 4 gonbidapen eskatu ditzake bakarrik; haur eta heldu guztiek izan behar dute beren gonbidapena. Gonbidapenak inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan erakutsi daitezke.
Egitarau osoa
- Urtarrilak 2, 12:00 / 17:30: Ballerina (+3 urte / Eric Warin / 2016 / Frantzia / 86’ / Euskaraz )
- Urtarrilak 3, 12:00 / 17:30: Printze txikia (+3 urte / Mark Osborne / 2015 / Francia / 106’ / Euskaraz)
- Urtarrilak 4, 12:00 / 17:30: Lur eta Amets (+3 urte / Imanol Zinkunegi / 2019 / EH / 87’ / Euskaraz )
- Urtarrilak 5, 12:00 / 17:30: Loving Vincent (+12 urte / Dorota Kobiela / 2017 / Polonia / 95’ / Ingelesez + euskarazko azpitituluak)