Iraide Ansorena eta Carlos Sagik sortu zuten Khami taldea, hamaika euskal artistaren topaleku eta tradizio musikal desberdinen bidegurutze. Bazzque World Sounds izan zen lehendabiziko lana, 2015ean, txistua oinarri zuena, eta Mugak bigarrena, kantua eta perkusioa ardatz zituena.
2019ko azaroan Mugen Dantza diskoa grabatu zuten, duela hilabete aurkeztutakoa. Ansorena eta Sagik zuzenduta, Iñaki Salvador, Alboka folk taldea, Efren Lopez, Angel Unzu, Garikoitz Mendizabal, Leire Berasaluze, Ander Garcia eta Kimu Txalaparta taldea ere aritu dira azkeneko lanean kolaboratzaile.
Igandean, abenduaren 13an, Gasteizko Artiumen aurkeztuko dute, Aitzina Folk jaialdiaren barruan, 19:00etan.