Saski Naski zikloaren barruan, Dylan dosia: Bob Dylan gogoan ikuskizuna eskainiko dute Iker Diaz Letamendi aktoreak eta Adolfo Garcia perkusionistak.
Lan honen oinarri eta abiapuntua herri-musikan eragin handienetakoa izan duen musikariaren ekarpena euskarara ekartzea izan da. Ikuskizunean, Minesotako kantautorearen zenbait kantu ezagunenen letrak euskaraz entzun ahal izango dira: Blowin' in the Wind, Masters of War, A Hard Rain's A-Gonna Fall, Dignity…
Hori bai, errezitatuak, ez kantatuak. Iker Diaz Letamendi aktoreak errezitatu egingo ditu poemok, Adolfo Garcia perkusionistak, aldiz, pultsu literarioari eusten dion bitartean. Abenduaren 13an, 19:00etan, Oihanederren.