2020/12/17 18:00

BERTSO SAIOA

Bideo-kopla lehiaketa: bertso saioa + sari banaketa

Bideo-kopla lehiaketa: bertso saioa + sari banaketa
Jimmy Jazz, Gasteiz

Bideo-kopla lehiaketari amaiera emateko, abenduaren 17an bertso saioa antolatu da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 18:00etan. Bertan izango dira bertsotan Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsolariak, Uxue Diaz de Cerio gai jartzaileak proposatutakoei erantzuna emanez. Unai Mendibil eta Xabi Lasa izango dituzte laguntza lanetan.

Saioa ikusteko sarrera doakoa da, baina segurtasun neurriak bermatze aldera, ikusle kopurua mugatuta egongo da, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena eskuratzea. Bertaratzeko aukerarik ez duenak saioa online ikusteko aukera ere izango du, streaming bidez alea.eus webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide