Kolonbian oraindik bizirik dauden 65 herri-hizkuntzetako bat nasa yuwea da. Nasa herria Kolonbiako hego-mendebaldean bizi da eta nasadun gehienak Andeetako Cauca eremuan bizi dira. Gaur egun 400.000 bat lagunek jotzen dute beren burua nasatzat eta horietatik 140.000 nasa yuwez mintzatzen dira, gaitasun mailak euren artean ezberdinak badira ere.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.