Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, ile-apaintzailea. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du, eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen grina asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.
Txalo Produkzioak antzerki taldearen eskutik, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza aktoreek eramango dute Rita, arrastoan sartzen, Willy Russellek idatzi eta Begoña Bilbaok zuzendutako obra, Gasteizko Principal antzokira. Abenduaren 10ean izango da, 19:00etan.