Antton Aranburu gasteiztarraren azken lanak Kaos#Kosmos du izena. Disko bikoitz honen abesti bakoitzak bere istorio edo ipuin propioa dakar.
Hortaz, ikuskizun honetan literatura eta musika uztartuko dira. Aranbururen ahots eta gitarrari Amaia Cantero ere batuko zaio, ipuinak errezitatzeko eta bere koruekin abestiak kolore biziagoz jantziz. Horrez gain, proiektatuko diren irudiek eta hitzek ikuskizuna are erakargarriago bilakatuko dute.
Asteburu on pasa Salburuan programaren barruan, 12 urtetik gorako umeentzat zuzendutako saioa eskainiko du Salburuko gizarte etxeak, abenduaren 6an, igandean, 19:00etatik aurrera. Sarreren salmenta online, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte.