Eramateko ontziak birziklatzera animatzeko kanpaina aurkeztu du Gasteizko Udalak

Erredakzioa 2020ko abe. 3a, 15:31
Paperontziak kafe edalontziz gainezka daudela salatu dute. / Pixabay

Paperontziak "gainezka" daudela nabarmendu dute, eta egoki birziklatzeko eskatu dute.

Birziklatze kanpaina berezia aurkeztu du Gasteizko Udalak, osasun neurrien ondorioz ostalaritzan ugaritu diren "eramateko" zerbitzuak direla eta. Udalak beharrezkotzat jo du herritarrak sentsibilizatzea, kafea edo janaria eramateko ontziak zuzen birziklatu dezaten egoki ez diren paperontzi edo edukiontzietara bota ordez. Horretarako, Yo me comprometo. Har eta egin on kanpaina jarri dute martxan.

Udaletik adierazi dute ahalegin handia egiten ari direla hiriko establezimenduak osasun-larrialdira egokitzeko, eta horren erakusgarri dira gero eta ohikoagoak diren ontzi konpostagarriak erabiltzea, eragin txikiagoa dutenak eta birziklatzen errazagoak. Aldiz, herritarrek material horiek bereizten ikasi behar dutela nabarmendu dute, "eta gai organikoak biltzeko edukiontzi marroietara botatzen". Bestetik, hiriko leku batzuetan paperontziak kafe edalontziz edo eramateko janarirako ontziz gainezka daudela gogoratu dute. "Ezin dugu atzerapausorik eman, eta kanpaina honen bidez ontzi horiek dagokien edukiontzira botatzeko beharra azpimarratu nahi dugu".

Sare sozialen bidez zabalduko kanpaina. Ostalarien eta herritarren arteko elkarrizketa irudikatzen dute mezuek, konpromisoa hartzera gonbit eginez, "on egitera", ostalariek berek egiten duten bezala: "Ni moldatu egin naiz, zure ondoan jarraitzeko… eta ni, birziklatzen jarraitzeko"; "Nire jatetxe kuttuna ontzi konpostagarrietara pasatu da… eta nik ontzi horiek birziklatzen ikasi dut"; "Nik kompromisoa hartzen dut tokian-tokikoarekin… Eta haiek konpromisoa hartzen dute bizikletaz egindako bidalketekin".

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide