Zabalgana Euskara Taldearen eskutik, Paul Urkijoren Errementari filma ikusteko aukera izango da abenduaren 5ean, Zabalgana gizarte etxeko antzokian. Ostean, zuzendariarekin solasaldia egingo dute, eta sorpresa txiki bat ere egongo dela aurreratu dute.
Ekitaldia 12 urtetik gorako pertsonentzat gomendatuta dago. Sarrera doakoa da, baina aurretik izena eman beharko da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.