2020/11/29 19:00 - 21:00

KONTZERTUA

Aitzina Folk, SarraBete

Aitzina Folk, SarraBete
Artium museoa, Gasteiz

SarraBete denbora luzez buruan bueltaka eduki ostean, partaideek 2020an sortutako taldea da. Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreiro musikariak proiektua gauzatzen hasi ziren poliki poliki, gaur egun euskal folk musikan presentzia handirik ez duen instrumentu bat berreskuratu asmoz: Zarrabetea. Musikariek doinu berriak aurkitu nahi izan dituzte proiektu honen bidez, eta horretarako soinu garaikideetatik abiatutako sorkuntzak geitu dizkiete errepertorio tradizional bati. Nahasketa horri, beraz, osagai bakarra falta zitzaion: Leire Etxezarreta arrasatearra, taldeari ahotsa, perkusioa eta sorkuntza propioko kantuak eskaintzen dizkiona. Hirukote hau haien lehen diskoa garabatzen hasi da, 2020 bukaeran argia ikusiko duena.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago