Euskararen Agenda

Estibalizko sekretuak, argitara

Erredakzioa 2020ko aza. 27a, 11:30

'Harburuen misterioa', familientzako bisitaldi gidatua Estibalizen. / ERDI AROKO ARABA

Erdi Aroko Araba elkarteak Harburuen misterioa izeneko familientzako bisitaldi gidatua eskainiko du larunbatean, azaroaren 28an, Estibalizko santutegian.

Gasteiztik hamar kilometro eskasera, parke bihurtutako muino baten tontorrean, Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia aurki daiteke. Baina, ba al zenekien Estibalizko harriek gordetzen dituztela gutxi batzuk ezagutzen dituzten sekretuak? Estibalizko historiaren protagonisten esku, txikienek leku magiko honen misteriorik ezkutuenak aurkituko dituzte larunbat honetarako antolatutako saioan.

Erdi Aroko Araba elkartearen ekimenez, era dibertigarri batean gerturatuko dute historia Harburuen misterioa izeneko familientzako bisitaldi gidatuan; azaroaren 28an, 11:00etan, Estibalizko santutegian.

Argibide guztiak contacto@alavamedieval.com edota 660 766 383 telefonoan jaso daitezke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago