Jimmy Jazz aretoan hasi zuen Izaki Gardenak taldeak Dena oskol bira, eta hantxe amaituko dute larunbat honetan, hilaren 28an; bi kontzerturekin gainera, 12:00etan eta 18:00etan.
Jon Basagurenek gidatutako taldeak 2012an hasi zuen ibilaldia, eta bidean hainbat lan kaleratu ostean, 2018ko azaroan grabatu zuten Dena oskol izeneko azkeneko diskoa, eta 2019az geroztik zuzeneko aurkezpenetan izan dira, pandemiaren etena tartean. Elorrio, Ondarroa eta Urnietako azkeneko kontzertuen ondoren, Gasteizko emanaldiarekin emango diote amaiera bira honi.
Izaki Gardenak taldearekin batera, Libe ere izango da taula gainean.