'RE' erakusketa

Viphoto Fest tailerreko hamar artisten erakusketa kolektiboa ikusgai

Erredakzioa 2020ko aza. 19a, 17:00
'REgresión', David Guerrero argazkilariaren lana. / VITAL FUNDAZIOA

Abenduaren 10era arte, Viphoto Fest-en azken ediziotik sortutako RE erakusketa kolektiboa ikusgai dago Vital Fundazioa erakusketa zentroan, Arabako Argazkilaritza Elkartearen eskutik.

Altura Projects egitasmoko Alejandro Marote eta Iñaki Domingo argazkilarien Viphoto Fest argazkigintza tailerrean parte hartu zuten bertako hamar artisten aukeraketa da RE, Vital Fundazioa erakusketa zentroaren azken erakusketa.

Sormen prozesua otsailean hasi zen, egileek Viphoto Fest tailerrean parte hartu zutenean. Argazkigintza, collagea edo instalazioa bezalako diziplinak erabiliz, bertan landu zuten lehen ideia berrinterpretatu dute, lanei esanahi berri bat emateko. RE izenburupean, hainbat formatutako argazkiz osatuta dago erakusketa, zenbait euskarritan, markoarekin, bideoetan, apal-gainean edo ispiluetan, besteak beste.

Erakusketa kolektiboan bertako hamar artistak parte hartuko dute: Ana Padro (REM), Asier Aguinaco (REcreavisse), David Guerrero (REgresión), Elena de la Rua (REsurrección), Jabi Soto Madrazo (REflexión), Javier de Reparaz (REligare), JoseanPablos (REconfigurar), Joxean Olazagoitia (RE Zen), Manuel Vazquez (RE Uso) eta Yone Estivariz (REaniMAR).  

Lan guztiak abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai Vital Fundazioa erakusketa zentroan, Posta kaleko 13. eta 15. zenbakietan. Asteartetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era eta 12:00etatik 14:00etara; igande eta jaiegunetan, 18:00etatik 20:30era.

Gainera, bisita gidatuak ere eskainiko dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz, azaroaren 20an eta abenduaren 4an, 19:00etan; gehienez ere, bost laguneko talde txikitan. Aldez aurreko erreserba egitea derrigorrezkoa da, sociedadfotografica@gmail.com helbide elektronikoan edo 945 243 922 telefono zenbakian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide