Euskarazko zinegintzan sortzen diren pieza laburrak erakutsiz, herriz herri ibiliko da aurten ere Laburbira euskarazko film laburren zirkuitoa; Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean hilaren 18an egingo du geldialdia, 18:00etan.
XVII. edizioa bederatzi filmekin dator, elkarren oso ezberdinak; besteak beste, Josu Martinezen Anti, Kristina Zoritaren Pil pil, Amaia San Sebastianen Tigre bat, eta Yolanda Mazkiaranen Kateak eskainiko ditu aurtengoak.
Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.