Euskararen Agenda

Kazetaritzaz, taula gainean

Erredakzioa 2020ko aza. 12a, 13:23

Egunkaria auzian inspiratutako antzezlana da 'Sisiforen paperak'. / GARI GARAIALDE (ARP)

Azaroaren 19an aurkeztuko dute Sisiforen paperak Gasteizko Principal antzokian, 19:00etan. Egunkaria auzian libreki inspiratutako antzezlana da, Harkaitz Canok idatzi eta Fernando Bernuesek zuzenduta.

Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz? Sisiforen paperak antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat "Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian". Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea.

Egunkaria auzian libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia da Harkaitz Canok idatzi eta Fernando Bernuesek zuzendutako lan berria; taula gainean, besteak beste, Anjel Alkain, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Asier Hormaza eta Iñaki Rikarte.

Hilaren 19an aurkeztuko dute Gasteizko Principal antzokian, 19:00etan.

Erlazionatuak

'Sisiforen paperak'

Erredakzioa 2020 aza 06 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago