Gasteizko Florida parkearen bigarren mendeurrenaren harira, Florida 200 urte izeneko erakusketa antolatu du Gasteizko Pilar Arostegi udal artxiboak. Azken horren funtsetatik aukeratutako hogei irudi eta bi plano daude ikusgai urtarrilaren 30era arte, Ignacio Aldekoa kultura etxean.
Erakusketa honen bidez parkearen bi mendetako biziaren egunerokoan parte hartu dutenak omendu nahi izan dituzte; tartean, goiko irudian agertzen direnak: 1920. urte inguruan atera zuen Balbino Sobrado Cobas argazkilariak, eta bertan garaiko haurrak eta helduak ageri dira paseatzen edo, besterik gabe, atseden hartzen