Iturritxu kalean bi radar kabinak jarri dituzte jada

Erredakzioa 2020ko azaroaren 10a

Iturritxu kaleko lehenengo radar kabina jarri dute dagoeneko. / GASTEIZKO UDALA

Bi radar kabina jartzeko lanak gauzatu dira Adurtza auzoko Iturritxu kalean. Errei berria duen tartean abiadura kontrolatzeko helburua du Gasteizko Udalak.

Astearte honetatik aurrera, Iturritxu kalean errei berria duen tartean bi radar kabina jarriko ditu Gasteizko Udalak. Neurgailuak ikastolaren parean kokatuko dira, oinezkoentzako bi semaforodun pasabideen artean, eta Campo de los Palacios eta Miguel Mieg kaleen artean. Izan ere, oinezkoen joan-etorri ugariko guneak dira hauek.

Astelehenean, lanak gauzatuko dituen enpresako langileak zorua prestatzen ibili ziren, eta astearteko lehenengo orduan, kabinak ipini dira.

Radar bakarra jarri beharrean, bi radar jartzea erabaki du Udalak, kale osoa lasaitzeko, eta abiadura neurgailuaren parean moteldu ondoren ibilgailuek berriro azeleratzea saihesteko. "Neurri honekin kale honetako abiadura lasaituko dugula ziur nago", adierazi du Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotziak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago