Eskola jantokietako egun arrunt bat simulatu dute "kalitatezko" zerbitzua aldarrikatzeko

Erredakzioa 2020ko azaroaren 9a

Eskola jangeletako zerbitzuaren aldeko mobilizazioa egin du LAB sindikatuak Gasteizko Foru plazan. Hezkuntza komunitateko hainbat kolektibok "jangela seguruak eta kalitatezkoak" aldarrikatu dituzte bertan, langileentzat eta ikasleentzat.

Astelehen honetan Gasteizko Foru plazan LAB sindikatuak deitutako mobilizazioan, jangeletako langileek, irakasle hezitzaileek eta gurasoek jangeletako egun arrunt bat erakutsi dute, jangela "seguruak eta kalitatezkoak" nahi dituztela aldarrikatzeko, "bai langileentzat, bai ikasleentzat".

Era berean Eusko Jaurlaritzari "baliabide guztiak" jar ditzala eskatu diote, "jangela zerbitzua erabili nahi edo behar duen edozein ikaslek eskubide hori bermatua" izateko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago