Koronabirusa

Gasteizko antzokietan ordutegia aurreratuko dute

Erredakzioa 2020ko aza. 6a, 17:14

Principal Antzokiko emanaldiak 19:00etan hasiko dira azaroan. ALEA

Salbuespenak izango dira familientzako ikuskizunak eta azaroaren 9an aurreikusita dagoen Euskadiko Orkestraren kontzertua

Koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko eta Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen azken neurriak direla eta, Udalaren antzokien sareak 19:00etara aurreratu behar izan du azaroan programatutako lanak hasteko ordua.

Salbuespen hauek izango dira:

  • Familientzako ikuskizunak ohiko ordutegian eskainiko dira: 18:00etan.
  • Euskadiko Orkestrak azaroaren 9an emango duen kontzertua 20:00etan hasiko da.
  • Enredados ataleko azaroaren 14, 15, 16 eta 17ko saioen ordutegi berria aurrerago jakinaraziko dira.
  • Off Lokal ataleko abenduaren 18, 19, 20 eta 21eko ikuskizunen ordutegi berria aurrerago jakinaraziko dira.

Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok adierazi duenez, programazioa mantentzea da lehentasuna, eta gasteiztarrek Antzerki Jaialdiko lanez gozatu ahal izan dezaten bermatzea. Halaber, argitu du  justifikatutako arrazoiren batengatik saiora joaterik ez duten pertsonek sarreraren dirua itzultzeko eskatu ahal izango dutela ikuskizunaren aurretik, leihatilako ohiko ordutegian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago