Erronkei gogoz erantzuteko nahia erakutsi du GEU elkarteak

Erredakzioa 2020ko aza. 5a, 20:36

Jimmy Jazz aretoan ospatutako ekitaldian GEU elkarteak ikasturteari hasiera emateko ospakizuna egin du dozenaka lagunen babesean.

Erronkaz beteta dator 20/21 ikasturtea GEU Elkartearentzat: Mintzalaguna, Irakurle Kluba, GEUrekin Mendira, Begi Belarri ikus-entzunezko emanaldiak, Igandeak Jai familientzako saioak... Covid-19ak eragindako osasun egoera dela eta, segurtasun arauak bermatzeko ahalegina egin beharko dute, baina urteroko plangintza aurrera eramango du ikasturte honetan ere.

Hain zuzen, ikasturte berriari hasiera emateko, dozenaka lagunek babestuta, ospakizuna antolatu du GEU Elkarteak Jimmy Jazz aretoan. Segurtasun neurri guztiak hartuta, baina elkartearen lana eskertzen duten herritarren berotasunak lagunduta, giro onean ospatu dute ikasturte aldrebes honen hasiera.

Gogoratu dutenez, martxoan hasitako etxealdian zehar, GEU elkarteak bere egitasmoak moldatu eta birformulatu behar izan zituen, eta, udan, diru bilketa edo crowdfunding kanpaina bat abiatu zuten, aurten GEU Txosnarik ez egoteak eragindako oztopo ekonomikoei aurre egiteko. "Orain, ikasturte berria martxan dago, eta ilusioz ekin nahi diogu erronka berriei", ospatu dute GEUko kideek.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide