Oihanederren ibilbidea hasi zen egunean, irekiera ekitaldian, han izan zen Kike Amonarriz. Eta bost urte hauetan, arrazoi bat ala bestea medio, ezinbesteko bisitaria izan da urterik urte.
Hurrengo astean, azaroaren 12an, 19:00etan, Euskararen bidegurutzetik lan berria aurkeztera joango da, euskararen gaineko hausnarketekin: "Euskararen panorama guztiz aldatu da urte gutxitan, munduan zehar hizkuntzen egoera aldatzen ari delako, teknologia berriek inork uste ez zituen errealitateak ekarri dituelako, eta belaunaldi berriek bestelako pentsaera eta izaera dakartelako. Horren aurrean, euskararen biziberritzea bilatzen dugunok pentsatu beharra daukagu nondik jo, nola ekin, orain arteko bideak eman beharrekoa eman duelakoan".