Itzulpengintzari buruzko saiakera bat da Anjel Lertxundiren Itzuliz usu begiak azkeneko lana, eta, hain zuzen, horri tiraka euskal letrak izango ditu solasgai Gasteizko Udalak antolatzen duen Idazleekin solasean saioan. "Sistemak behar beharrezkoa du itzulpena; are gehiago, euskarak bizi duenean ehuneko handi batean itzulpena. Sufritu ere bai, administrazioa, burokrazia, hedabideak… alor guztietan dago, eta ez da beti, inondik ere, itzulpen txukuna".
Itzulpenaren ingurukoak eta idazle ofizioaren beste hamaika gai izango dira hizketagai azaroaren 11rako antolatutako hitzorduan, Patxi Zubizarretak gidatutako hitzaldian; 19:00etan, Judimendi gizarte etxean.