Euskararen Agenda

'Erroa eta geroa', emakume baserritarren ahotik

Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 16:00
'Erroa eta geroa' dokumentalaren elkarrizketa baten irudia. / ARGIA

Ezagutzen ditugu emakume baserritarren bizipenak, kezkak, iritziak…? Erroa eta geroa dokumentala azaroaren 11n aurkeztuko da Oihaneder Euskararen Etxean, 19:00etan, hainbat protagonistarekin.

Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak…? Erroa eta geroa dokumentalak Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora.

Nekazaritza lanak lehen eta orain, generoaren araberako lan banaketa, kontsumo ohiturak, ekoizpen ereduak, nekazaritzaren transmisioaren etena, emakume baserritarren eskubideak, errenta duina izateko borroka, erreleboa... Hainbat bizipen eta korapilo, hainbat kezka eta galdera, emakume baserritarren ahotik.

Azaroaren 11n Oihanederren, 19:00etan, bertan parte hartu duten hainbat protagonistarekin.

Erlazionatuak

Begi Belarri: 'Erroa eta Geroa'

Erredakzioa 2020 urr 29 Gasteiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide