Euskararen Agenda

'Uniko', etxeko printzea

Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 16:00
'Uniko' antzerkiaren protagonista. / TEATRO PARAISO

Haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartzen duen Uniko antzerkia Gasteizko Principal Antzokian izango da igande honetan, azaroaren 1ean, 12:30ean.

Paul etxeko erregea da, Irati arreba jaiotzen den arte. Jaiotzak zenbait gatazka korapilatsu ekarriko ditu familiaren egonkortasunera. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, Uniko antzerkiak haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartuko du komediaren ildotik, beren gordintasun osoan aurrez aurre behatuz zeloei, baina umorea galdu gabe.

Teatro Paraiso konpainia gasteiztarraren eskutik, Bingen Mendizabalen musikak lagunduta, Iñaki Rikartek zuzendu du obra, eta Aitor de Kintanak, Ainara Unanuek eta Maite Bayonek eramango dute taula gainera ikusle guztientzako ikuskizun hau.

Igandean, azaroaren 1ean, 12:30ean, Gasteizko Principal Antzokian.

Erlazionatuak

'Uniko', Teatro Paraiso

Erredakzioa 2020 urr 27 Gasteiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide