Astearte Musikalak zikloaren denboraldi berria, hastear

Erredakzioa 2020ko urriaren 27a

Roberto Casado flauta jotzailea eta Iruñeko Sinfonietta izango dira agertokira igotzen lehenak.

Inaugurazio kontzertua azaroaren 3an izango da, Roberto Casadoren eta Iruñeko Sinfoniettaren eskutik.   

Vital Fundazioaren Astearte Musikalek XXXI. edizioa inauguratuko dute datorren astean. Ganbera-musikaren zikloa Covid-19ak ezarritako murrizketa eta osasun-neurrietara egokitu da, eta 18 emanaldi programatu ditu denboraldi honetarako.

Roberto Casado flauta jotzailea eta Iruñeko Sinfonietta izango dira Vital Fundazioa Kulturuneko agertokira igotzen lehenak azaroaren 3an, 20:00etan. Joaquin Rodrigo maisu eta konpositoreari eskainitako programa eramango dute Dendarabako agertokira. Astearte Musikaletako publikoak ondo ezagutzen du Roberto Casado, flauta irakaslea izan delako Gasteizko Jesus Guridi Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Abonu eta sarreren salmenta urriaren 29an hasiko da; www.fundacionvital.eus webgunearen bidez erostea gomendatzen da. Denboraldi osorako abonuek 60 euro balioko dute, eta kontzertu bakoitzerako sarrera solteek 5 euroko prezioa izango dute. 

Azaroan, beste hiru kontzertu

Inaugurazio kontzertuaren ondoren, azaroan 10an, Michael Andreas Haeringer Bartzelonako piano-jotzailearen txanda izango da; azaroaren 17an, Da Vinci biolin, biolontxelo eta piano hirukotearena; eta azaroaren 24an, Carolina Moncada sopranoarekin gozatu ahal izango da; azken hori Borja Mariño piano jotzailearekin batera igoko da agertokira. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago