Euskararen Agenda

Bertsolaritza eta flamenkoa uztarturik

Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 10:00

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta La pulga flamenko dantzariaren arteko elkarrizketatik sortutako ikuskizuna da Gorria. Urriaren 25ean, igandean, Zabalganeko gizarte etxean emanaldia egingo dute 19:00etan.

Bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko fusioan estilo propio baten sorkuntzak utzitako esperimentazio ikuskizuna. Ikuskizunaren bitartez, artista bakoitza dantzan eta solasean ibiliko da bere hizkuntzan, kode partekatuak eraikitzen, kopla oinarri hartuta

Kolore gorria da artistek gatazka indibidual eta kolektiboei buruz hitz egiteko darabilten hari gidaria: bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desioa….

Urriaren 25ean, igandean, Zabalganeko gizarte etxean emanaldia egingo dute 19:00etan.

Erlazionatuak

'Gorria'

Erredakzioa 2020 ira 21 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago