Itoiz Urretaren 'Ekaitzan' pintxoa da publikoaren gustukoena

Erredakzioa 2020ko urriaren 22a

QBosq tabernako Itoiz Urretaren pintxoak eraman du publikoaren saria. PINTXOARENASTEA

Ostiralean finala egingo da Europako Biltzar Etxean.

Arabako Pintxoaren Astean Gasteizko QBosq tabernako sukaldari Itoiz Urretaren Ekaitzan izeneko pintxoak irabazi du publikoaren sari nagusia. Ogi puztu bat da, txerri-hankaz eta otarrainxkaz betea, eta marakuya apar batekin. Urriaren 9tik 18ra bitartean dastatzeko fasea egin da herrialdeko tabernetan, eta ostiralean finala Europako Biltzar Etxean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago