Alicia Saez de la Cuesta preso gasteiztarra Logroñoko espetxera hurbilduko dute

Erredakzioa 2020ko urriaren 20a

Logroño espetxearen irudi bat. / GOOGLE MAPS (Ruben Morgado Mata)

Bost euskal preso gehiago Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara hurbilduko dituztela iragarri dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Horien artean Alicia Saez de la Cuesta preso gasteiztarra dago, eta Logroñoko espetxera hurbilduko dute.

Alicia Saez de la Cuesta preso gasteiztarra Logroñoko espetxera eramango dute, Espainiako Espetxe Erakundeek astelehen honetan iragarri dutenez. Gaur egun, Castelloko espetxean dago Saez de la Cuesta; dagoeneko gainditu ditu zigorraren hiru laurdenak, eta, beraz, kalean egon beharko litzateke.

Guztira bost euskal preso lekualdatuko dituzte, gasteiztarra barne: Garikoitz Garcia Arrieta, Picassentetik Zaballara; Joseba Arregi Erostabe, Asturiasetik Martutenera; Iñaki Armendariz, Herrera de la Manchatik Burgosera; eta, azkenik, Ugaitz Perez eta Alicia Saez de la Cuesta bera, Castellotik Logroñora.

Aipatutako guztiek oso zigor luzeak bete dituzte, eta gaur egun zigor horien azken txanpan daude. Are gehiago, ezarritako zigorraren hiru laurdenak gaindituta izanda, espetxetik kanpo egon beharko liratekeen presoak dira.

Gainera, hirugarren gradua eman diote Zaballako espetxean dagoen Ibon Etxezarretari ez EPPKko kidea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago