U30 Greba Orokorra

Bi grebalari deitu dituzte deklaratzera urtarrilaren 30eko piketeengatik

Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 16:30
Piketeetan identifikatutako bi gazte deklaratzera deitu dituzte astelehenean. / ALEA

Urtarrilaren 30eko greba orokorrean Gasteizen identifikatutako bi herritar deklaratzera deitu dituzte datorren astelehenean, desordena publikoaren ustezko delituagatik. Beste bost grebalarik 6.000 euro ordaindu beharko dituzte isunetan.

Pentsio publiko duinak orain! Lana eta bizitza duina denontzat goiburu, manifestazio zabal batek zeharkatu zituen Gasteizko kaleak urtarrilaren 30eko eguerdian; pentsionistak buru, 25.000 lagun elkartu ziren Arabako hiriburuan.

Egunean zehar, ordea, grebalari ugari identifikatuak izan ziren, piketeetan. Eskubide Sozialen Kartak ostiral honetan jakinarazi duenez, gutxienez horietako bostek isunak jaso dituzte: 1.500 euroko hiru isun, eta 751 euroko bi. Gainera, datorren astelehenean, urtarrilaren 30eko piketeetan identifikatutako bi gazte deklaratzera joan beharko dira Gasteizko epaitegira.

Urriaren 19an, gazteei babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du Eskubide Sozialen Kartak, Lan, pentsio, bizitza... duina aldarrikatzea ez da delitua! lelopean; Gasteizko Justizia Jauregian izango da, 12:00etan.

Auziperatuek beraiek bideo bat argitaratu dute epaiketaren aurrean egin duten irakurketa plazaratzeko:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide