Gizon bat atxilotu dute Zaramagan, babes-agindua hausteagatik

Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 10:41

Zaramaga auzoko kale bat. / GOOGLE MAPS

Udaltzaingoak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du ostegun honetan, ustez babes-agindua hautsi izanagatik.

Ostegun honetako 9:00ak aldera, emakume batek Udaltzaingoaren laguntza eskatu zuen, bere bikotekide ohia babes-agindu bat zuena etxetik gertu zegoelako ibilgailu batean, Zaramaga auzoan.

Patruila bat gizonezkoa zegoen lekura joan zen, emakumearen etxetik metro gutxira. Identifikatu ondoren, bikotekide ohiarekiko babes-agindua indarrean zuela egiaztatu eta atxilotu egin zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago