Euskararen Agenda

Oihanederren, rol-jokoa

Erredakzioa 2020ko urriaren 15a

Atopia RPG fikziozko Euskal Herri batean kokaturiko rol joko bat da. / OIHANEDER

Atopia RPG rol-jokoa Gasteizera iritsiko da larunbat honetan, urriaren 17an. Oihaneder Euskararen Etxean, jokoaren aurkezpenarekin batera, taldeka jokatzeko aukera izango da 18:00etatik aurrera.

Fikziozko Euskal Herrian kokaturiko rol-jokoa da Atopia RPG. 2018an Gerediaga Elkarteak eskainiriko lehen Sormen Beka eskuratu zuen Etzi Portu Maritimoa taldearen proiektuak eta 54. Durangoko Azokan aurkeztu zuten jendaurrean.

Euskaraz sortu eta argitaraturiko lehen rol-joko hau larunbatean helduko da Gasteizera; 18:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Rol-jokoaren aurkezpena egiteaz gainera, taldeka jokatzeko aukera izango da saio honetan. Ordu eta erdiko saioa izango da, eta partida ezberdinak jokatuko dira.

Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, aurrez eman beharko da izena ohiko bideak erabilita, eta saiora 15 minutu lehenago joatea gomendatzen dute.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago