Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak lapurreta baten ustezko egileak atxilotu dituzte

Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 16:30
Guardia Zibilaren kuartela Gasteizko Sansomendi auzoan. / GOOGLE MAPS

Sansomendi auzoko lokutorio batean lapurretan ari zirela, bi lagun in fraganti harrapatu zituen Guardia Zibilak. Horietako bat atxilotu egin zuten, eta ihes egitea lortu zuen beste kidea beranduago atxilotu zuen Udaltzaingoak.

Iragan larunbatean, urriaren 10ean, herritar batek Sansomendiko Guardia Zibilaren kuarteleko segurtasun-zerbitzuari ohartarazi zion bi gazte ikusi zituela handik gertu zegoen lokutorio bateko kristala hausten.

Udaltzaingoari eta Ertzaintzari gertaera jakinarazi bitartean, hainbat guardia zibil bertaratu ziren, eta ustezko lapurretako bat geldiaraztea lortu zuten lokaletik ateratzen ari zela. Polizia-iturrien arabera, lapurretaren ondorioz, 3.000 euro eta zenbait material zituen gainean.

Udaltzainak iritsi zirenean, Guardia Zibilaren zentralari jakinarazi zioten inplikatutako bigarren pertsona atxilotu zutela; hasiera batean guardia zibilek jarraitu ondoren ihes egitea lortu baitzuen.

Atxilotuak 22 eta 20 urteko bi gizonezko dira, eta epailearen esku utzi dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide