Euskararen Agenda

Zumetaren sorkuntza lanetan

Erredakzioa 2020ko urriaren 12a

'Izenik gabe, 200 x 133' Zumetari buruzko dokumentala da. / ZINEA.EUS

Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko Izenik gabe, 200 x 133 film dokumentala eskainiko dute Oihanederren asteazkenean, urriaren 14an, 18:00etan.

Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak 2013an zuzendu zuten Izenik gabe, 200 x 133 filma. Margolariak bereizgarri zituen sormen eta barne prozesu paregabeak erakutsi zituen lehenengo aldiz kamera aurrean. Zumetaren lanorduak eta ohiturak errespetatuz, koadroen garapena erakusten du dokumentalak, oraingo honetan 200×133 tamainako bi pinturatan lanean. Nafarroako Arribe herrian dagoen autobus garaje zahar batean daukan tailerrera sartu ziren kamarak, artistaren lan prozesua ezagutzeko.

Erlazionatuak

Izenik gabe / 200 x 133

Erredakzioa 2020 urr 07 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago