Euskararen Agenda

Energiaz beteriko elektro-popa

Erredakzioa 2020ko urriaren 8a

Kerobiako abeslari izandakoak bere lan berria aurkeztu du, 'BIBA!'. / XABI BANDINI

Xabi Bandinik, Kerobia taldeko abeslari izandakoak, bakarkako ibilbideko Biba! izeneko bigarren diskoa darama Gasteizera ostiral honetan, urriaren 9an.

Energiaz beteriko elektro-pop zuzena, Pello Reparazek (DeepSoda) ekoiztua. Bandinik, Lur Larrazak eta Alberto Isabak sintetizadorez, erritmo eta melodia indartsuz beteriko abestiak eramango dituzte, ahots eta letrekin irudi zirraragarriak osatuz.

Bandinirekin batera, gainera, Grises taldea gerturatuko da Gasteizko taulara; Zestoako boskoteak formula perfektua aurkitu du 80. hamarkadako soinuak egungo pop-rock ñabardurekin nahastuta, elektronika hari eroale gisa.

Jimmy Jazz aretoan izango dira bi taldeak ostiral honetan, urriaren 9an, 21:30etik aurrera.

Erlazionatuak

Xabi Bandini + Grises

Erredakzioa 2020 ira 21 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago