Azken egunetan bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik Gasteizen

Erredakzioa 2020ko urr. 8a, 10:30
Indarkeria matxistaren aurkako mugimendu feministaren mobilizazio bat. / ALEA

Udaltzaingoak 47 urteko gizonezko bat eta 21 urteko gazte bat atxilotu ditu aste honetan: horietako bat Zaramagan, ustez elkarrekin bizi diren etxean amari eraso egiteagatik; bestea Sansomendin, genero indarkeriaren ustezko delitu batengatik.

Astearteko 13:20an, Zaramaga auzoko bizilagun batek abisua eman zion Udaltzaingoari, eta, iristerakoan, emakumearen eta lekukoen aurka 47 urteko gizonezkoak botatako mehatxu larriak entzun zituzten udaltzainek. Ondorioz, ustezko erasotzailea atxilotu zuten, eta asteazken honetan geratu da epailearen esku, "etxeko indarkeria" delitu bat egotzita.

Horren aurretik, astearteko 9:00ak aldera, Salburua auzoko emakume baten deia jaso zuen Udaltzaingoak, bere bikotekideak etxean eraso egin ziolako. Biekin hitz egin ostean, udaltzainek atxilo eraman zuten 21 urteko gaztea, genero indarkeriaren ustezko delitu baten egilea izateagatik. Ondoren, polizia-etxera eraman zuten eta asteazkenean utzi dute epailearen esku.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide