Espainiako Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak iragarri duenez, sei euskal preso eramango dituzte Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara: Jon Zubiaurre, Liher Aretxabaleta, Xabier Zabalo, Roberto Lebrero, Arkaitz Agote eta Xabier Atristain; azken hori Martutenera bidaliko dute.
Roberto Lebrero Panizo 'Totxo', Gasteizko Judimendi auzoko presoa, 990 kilometrora dagoen Sevilla II espetxetik Burgoseko kartzelara eramango dute. Lebrero 2001eko urriaren 21etik dago kartzelan, hau da, hilabete honetan 19 urte beteko ditu preso.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 71 urteko kartzela zigorra ezarri zion —25 urteko betetze-mugarekin— talde armatuko kide izatea eta horrekin lotutako beste hainbat delitu egotzita.