Bi gazte atxilotu dituzte emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Erredakzioa 2020ko ira. 28a, 10:02
Indarkeria matxistaren kontrako kontzentrazioa, Gasteizen. ALEA

Taser pistola batekin mehatxatu zuten.

22 eta 23 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ohar bidez jakitera eman duenez, taser pistola bat erabili zuten mehatxu egiteko.

Asteazken arratsaldean jazo zen erasoa, emakumearen etxean. Ustez prostituzioan aritzen da emakumea, eta bezero izan nahi zuela zioen gizon baten deia jaso zuen. Zehazki hitzordurik zehaztu ez bazuten ere, bere etxean agertu zen gizona. Behin barruan, taser pistola atera zuen eta harekin mehatxu eginda, bortxatu egin zuen. Sexu-erasoaren ostean, gazteak dirua eta bitxiak lapurtu zizkion eta etxeko atea ireki zuen lagun bat sartu zedin. Hark etxe guztia arakatu zuen gauza gehiagoren bila.

Etxetik ihes egin zutenean, Ertzaintzari deitu zion emakumeak, eta ospitalera eraman zuten.

Ostiralean, ustezko bortxatzaileak ezkutatzen ziren etxea topatu eta atzo atxilotu zituen Ertzaintzak. Askatasun sexualaren kontrako delitu bat eta beldurra eraginez lapurreta egitea egozten diete. Aurrekari penalak dauzkate atxilotuek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide