18 urteko gazte bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik

Erredakzioa 2020ko ira. 25a, 12:18
Erasoen kontrako manifestazioa, Gasteizen. ALEA

19 urteko biktimak salatu zuen gertakaria.

Udaltzainek 18 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo genero-indarkeriaren delituaren ustezko egilea izateagatik, 19 urteko bere bikotekideari eraso egin ziolako. Bikotekidea izan zen udaltzainei dei egin ziena.

Sansomendin gertatu zen guztia eta erasotutako gazteak ezpainean zauriak jasan zituen. Ustezko erasotzailea bere etxean atxilotu eta, izapidetzeak egin ostean, epailearen esku utzi zuten. Bien bitartean, biktimari Santiago ospitaleraino lagundu zioten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide