Protesta artean hasi dute ikasturtea Angel Ganiveten

Erredakzioa 2020ko ira. 25a, 10:44

Eskola jantokia zabaltzeko langile nahikorik ez dagoela salatu dute.

Angel Ganivet Ikastetxeak ikasturte berrian jantokia handitzea aurreikusita zuen, espazio berriak jarriz. Alta, egun ez ditu ikasle guztiak artatzeko behar diren langileak, eta oraingoz ez irekitzea erabaki du. Familiek eta ikasleek elkarretaratzea eta eserialdia egin dute asteazken honetan, lehenbiziko aldiz, eta hurrengo egunetan, egunero eskolako sarreran 9:00etan eta 16:00etan lapikokadak egiten jarraituko dituztela ohartarazi dute. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak arazoa konpon dezan nahi dute, eskolako jantokiaren faltak familia asko lana eta zaintzak bateratzeko aukerarik gabe uzten dituelako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide