"Sektoreak betidanik, eta batez ere orain kultura isilarazi denean, bizi duen zaurgarritasunagatik sortu da Alerta Gorria. Gure sektorea eta gure beharrak jendartean ikustarazi nahi ditugu", adierazi dute. Izan ere, pandemiaren ondorioz, ekitaldi eta ikuskizunetan lan egiten duten ehunka familia "egoera larrian" bizi direla ohartarazi dute.
#RedAlert, #AlertaRoja edo #AlertaGorria nazioartean sortu den mugimendua da, baina Espainiako estatu mailan ere koordinatzen hasi dira jada, eta, besteak beste, egitasmoaren webgune bat jarri dute martxan.
Mañana es el día en el que vestimos de rojo 28 ciudades para visibilizar la grave situación del sector de Eventos y Espectáculos. Somos muchas familias las que nos encontramos en #AlertaRoja .Necesitamos medidas urgentes. ¿Nos apoyas? #HacemosEventos #RedAlert ????️@aptamad pic.twitter.com/6OJac4EIlO
— Alerta Roja (@AlertaRojaES) September 16, 2020
Manifestua
Testuinguru horretan, Sektore osoa, batasun bakarra. Urgentziazko neurriak hartzeko I17 manifestua plazaratu dute. Bertan, sektorearen egoera azaltzeaz gain, hobetzeko neurriak proposatu dituzte.
Are gehiago, bi eskakizun zehatz egin dizkiete Espainiako Gobernuari eta Lan, Ogasun, Gai ekonomikoak, Kultura eta Kirola, eta Industria sailei. Lehenik eta behin, "datozen asteetan" sektore honen biziraupena bermatzeko "urgentziazko neurriak" hartzeko; bestalde, beharrak aztertuko dituen mahai sektoriala "berehala" sortzeko.
Gauzak horrela, "Estatu mailako sektoreko hitzarmen kolektiboa sortzeko negoziazio prozesua martxan jartzeari lehentasuna" ematea proposatu dute.
Sektorearen "erreskatea" gauzatzeko premiazko neurri batzuk proposatu dituzte ere; kontuan hartu dituzte langile autonomoak, besteren kontura aritzen diren langileak, enpresak eta sektorea bera, bere osotasunean.
Irailaren 17an, mobilizazioak
Lehen urratsa ostegun honetan, irailaren 17an, antolatu dituzten mobilizazioak izango dira. "Indartsuak" izatea espero dute, eta hainbat hiritan egingo dira aldi berean; tartean Bilbon eta Gasteizen. "Profesionalok segurtasunez eta profesionaltasunez" lan egiten dutela frogatu nahi dute, "lehen, orain eta beti".
Gasteizko elkarretaratzea osteguneko 20:30ean izango da, Foru Plazan. Mobilizazioek formatu berezia izango dute; hau da, ez dira zehazki manifestazioak izango, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea.
Mobilizazioez gain, ostegunean fatxadak, eraikinak, espazio eszenikoak, leihoak eta balkoiak gorriz argiztatu edo janzteko deia egin dute.