salaketa

Mugikortasun arazoak "biderkatuko" ditu San Frantzisko aldapako obrak

Erredakzioa 2020ko ira. 15a, 12:48
Alde Zaharrean egiten ari diren obrak salatu ditu Gasteiz Txikik. ALEA

Ingurua eraberritzeak "oztopo arkitektoniko berriak" sortu dituela salatu du Gasteiz Txiki auzokideen elkarteak.

Gasteiz Txiki auzo elkarteak Udalari eskatu dio azter ditzala berriz Aiztogile kalean Fariñasetik sartzeko egiten ari diren obrak, "eta bilatu dezala irtenbide bat eremu horretan bertan dauden harmailek sortzen duten arriskua ekiditeko". Haserre agertu dira auzokideak San Frantzisko aldapan egiten ari diren obrak direla eta. "Ez du inolako zentzurik igogailu bat eta eskailera mekaniko batzuk instalatzeak, gero aldapa batekin topo egiteko", esan dute. Gainera, aldapa horrek inklinazio-maila handia duela diote, eta "ez du gurpil-aulkiekin ere sartzen uzten"; halaber, ziur daude "erorketa ugari" eragingo dituela, batik bat neguan, eta "edozein egun euritsutan".

Kexu dira, halaber, Udalak obrak erabakitzeko orduan ez dituelako auzokideen iritziak kontuan hartu. "Auzokideen, merkatarien eta ostalarien kexak eta protestak jaso ditugu, eta guztiak bat datoz: beste behin ere, alde zaharreko eremu enblematiko bat eraberritu behar dute gure mugikortasun-beharrei erantzun gabe eta auzo honetan bizi garenok babestu nahi dugun ingurune historikoa errespetatu gabe".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide