Hegaztiei buruzko erakusketa aurkeztuko du Atariak

Erredakzioa 2020ko irailaren 14a

Kolore biziko argazkiak dira Ataurian ikusgai daudenak.

Manuel Villena eta Gonzalo Santamaria argazkilariren zazpi urteko lanaren emaitza dira erakusketa osatzen duten 39 argazkiak.

Erakusketa berria aurkeztuko dute bihar, hilak 15, Ataria Interpretazio Zentroan: Hegaztiak beren ingurunean. Urriaren 18ra arte egongo da Izadiko Manuel Villena eta Gonzalo Santamaria argazkilarien 39 irudiak ikusgai.

Egileek azaldu dute zazpi urtetako lanaren emaitza dela erakusketa: "tarte horretan osatu dugun tarte benetan luza bateko alerik onenak hautatu ditugu", adierazi dute.

Argazki guztiak hegaztien habitat naturaletan eginak daude, argazkitan aritzeko ezkutalekuetatik. "Argazki hauen atzean egoneko ordu asko daude, hotz handia, beroa…", gaineratu dute argazkilariek.

Erakusketaren xedea Iberiar penintsulan bizi diren hegaztien aniztasun eta aberastasuna ezagutaraztea da; argazki horietan jasotako espezietako asko Gasteizko udalerrian bertan aurkitu daitezke.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago