Erakundeen inplikazioa eskatu dute Moriako errefuxiatuak birkokatzeko

Erredakzioa 2020ko irailaren 12a

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren elkarretaratzea Gasteizen. / OEE ARABA

Moria errefuxiatuen eremuak su hartu du. Lesbos uhartean bakarrik, 13.000 pertsona daude abandonatuta. Dozenaka pertsona elkartu dira Gasteizen, Europaren migrazio politikak salatu eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa eskatzeko.

Moriako krisi humanitario larriaren testuinguruan, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu larunbat honetan Hego Euskal Herriko hiriburuetan, errefuxiatuen birkokapena exijitzeko. Gasteizko elkarretaratzea Andre Maria Zuriaren plazan egin da, eguerdiko hamabietan.

Lesbos (Grezia) irlako Moria errefuxiatuen kanpalekuko 13.000 pertsonak Europako herrialdeetan "berehala" birkokatzea eta hauei "harrera duina" ematea aldarrikatu du Ongi Etorriak Errefuxiatuak plataformak.

"Etorkizuneko belaunaldiak lotsatuko dituen tragedia humanitario baten aurrean gaude, nazien kontzentrazio esparruek II. Mundu Gerraren ondorengo belaunaldiak sumindu zituzten modu berean", ohartarazi du OEE Arabak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago