Gasteizko Salburua auzoko Katagorri haur eskolako ikasleak ez dira eskolara joan pasa den astelehenetik, irakasleetako batek positibo eman zuelako. Hori dela eta, 0 eta 1 urte bitarteko 31 ikasleak hartzen dituzten bost ikasgelak itxi egin behar izan dituzte, astea hasi zenetik.
Horren ondorioz, bere lankide batzuk isolatu behar izan dituzte. ALEAk jakin duenez, isolatutako gainontzeko irakasleek negatibo eman dute proban, baina berrogeialdian itxaron beharko dute igandera arte. Oraingoz, osasun agintariek ez dute beharrezkotzat jo haurren artean baheketarik egitea.
Eskolara itzuli zenetik Arabako ikastetxe baten lehen itxiera da; une honetan, Bizkaian, Zaldibar eta Mungiako bi ikastetxe daude itxita, positiboak atzeman dituztelako.