Atxilotu bat Zaramagan, bikotekideari eraso egiteagatik

Erredakzioa 2020ko ira. 2a, 12:34
Zaramaga auzoko kale baten artxiboko irudia. / WIKIPEDIA

Gasteizko Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean Zaramagako kale batean, bere bikotekideari eraso egitea egotzita.

Udalak plazaratu duenez, pertsona batek telefonoz jakinarazi zion Koordinazio Zentralari (092) irailaren 1eko 23:00ak aldera gizon bat emakume bat jotzen eta iraintzen ari zela haurren aurrean, Zaramaga auzoan.

Patruila batek auzoko kale batean aurkitu zuen emakumea, eta hark poliziei jakinarazi zien bikotekideak eraso egin ziola eta iraindu egin zuela. Bikotekidearekin harreman sentimentala zuela jakinarazi zien; gainera, bien alabak erasoa ikusi zuen.

Lekukoek emakumearen bertsioa berretsi ostean, udaltzainek erasotzailea atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten; asteazken honetan geratu da epailearen esku.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide