2020/09/17 20:00 - 21:00
IKUSKIZUNA
Irri Barra Gauak jaialdiko azken saioa izango da hau, hirugarrena. Ainhoa Aierbe, Tessa Andonegi eta Alazne Etxeberriarekin barre egin ondoren, hiru gizonezkoen txanda izango da iraileko egun honetan.
Honakoan, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira izango dira umorezko bat-bateko saioa aurkezten.
Sinopsia:
Izenburuan bertan igarri daitekeenez INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, “komeryak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskera hutsez aurkeztea da. Euskal Umorearen barruan ez dago horrelakorik, eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikusleentzat.
Oharrak:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.