Gizon bat atxilotu dute, adingabeko seme-alaben aurrean bikotekideari erasotzeagatik

Erredakzioa 2020ko abu. 7a, 09:54
Kontzentrazioa eraso matxista bat salatzeko iazko Blusaren Egunean. ALEA

Emakumeak Gasteizko Udaltzaingora deitu zuen, bikoteak eraso egin ziolako eta eskuetan labana zuelako.

Udaltzainek, asteazkenean, 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, adingabeko seme-alaben aurrean bikotekidea eraso egiteagatik. Genero-indarkeria delituaren ustezko egile gisa, ostegunean goizean epailearen esku jarri zuten.

Poliziaren informazioaren arabera, 11:30 inguruan, emakume batek 092 zenbakira deitu zuen, udaltzainak Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza batera joan zitezela eskatuz, bikoteak eraso egin ziolako eta eskuetan labana zuelako. Biktimak emandako azalpenen arabera, eztabaida batean, gizonezkoak eraso egin zion.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide