Florida parkea 1820an musika kiosko baten inguruan zabaltzen zen parke txiki bat baino ez zen, dantzak eta jaiak antolatzen ziren bertan. Floridako parkean ohikoa zen asteburuetan eguraldi onarekin Udal Musika Bandak dantzaldiak eskaintzea. Andre Maria Zuriaren jaietan ere bai. |
Erraldoiak eta buruhandiak. 1917ko abuztuaren 3an berreskuratu zituzten Gasteizko erraldoien konpartsaren lehen lau pertsonaiak, XVIII. mendearen amaieran galdu eta gero. Izan ere, herriko ohitura ez-erlijioso gehienek bezala, boteredunen jazarpena pairatu zuen Gasteizko erraldoien konpartsak. |
Aihotz Plaza hainbat herri-ekitalditako lekua izan da jaietan. Herri kiroletarako gunea izan zen garai batean, eta zehazki idi-probak egiten ziren bertan, horretarako dagokion probalekua baitu. 1980ko hamarkadan antolatu ziren lehenengo bertso-saioak jaietan. Euskaldunak elkartzeko momentua izaten ziren jaietako bertso-saioak. 2011. urtetik Geu elkartearen txosna arduratu da plaza girotzeaz. |
Dato kalea Hiriaren bihotza izan da denbora luzez, eta ekitaldi instituzional, erlijioso, herrikoi eta abar egiten ziren lekua. Jaietan Blusen eta Nesken kalejira bertatik igarotzen da. Kuadrillak Andre Maria Zuriaren jaien elementu bereizgarri dira 1878tik, urte horretan sortu baitziren lehen kuadrillak. |
Gargantua François Rabelais alegialari frantziarraren asmakizuna da. Gargantua modernoa, umeak irensteko irrikaz dagoen txirrista erraldoi hori, 1854. urtean agertu zen lehenbizikoz Bilbon, eta gerora Gasteizko jaietara zabaldu zen ohitura, gaur egun ere irauten duena. Gargantua hura burua hautsita erakutsi behar izan zuten, bitan zatitu behar izan baitzen fabrikatu zen lantegiko atetik atera ahal izateko. |
Euskarazko lehen kartela. 1977. urtean, lehen aldiz, jaietako kartelaren euskarazko bertsioa egin zuen Gasteizko Udalak. Fernando Illana Garciak diseinatu zuen.
|