Aurten Ez

Basamortu bihurtu da Andre Maria Zuriaren Plaza

Erredakzioa 2020ko abu. 4a, 19:55

Irudi historikoa izan da gaurkoa Andre Maria Zuriaren Plazan. 1971. urtetik lehenbizikoz, hutsik agertu da plaza hori abuztuaren 4an. Ez jendetzarik, ez xanpainik, eta ez Zeledon.

Arratsaldeko lehen ordutik Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren kontrol zorrotzak ezarri dira, Andre Maria Zuriaren plazaren eta San Migelgo balkoiaren sarrera guztiak ixteko eta inguruetako kaleetan joan-etorriak mugatzeko. Hartara, San Migelgo balkoian soilik hedabideetako langileak eta poliziak ziren arratsaldeko 18:00etan.

Suzirien hotsa urrunetik sentitu da ordu horretan, plazako bizilagun gutxi batzuk balkoietara atera dira Zeledon kanta abestera, eta plazako jatetxe bateko bezeroak ere txaloka hasi dira, baina gutxi iraun du ospakizunak. Plazan ez zegoen giro, eta inguruko kaleetan ere jendea lasai, terrazetan. 

Argazkiak: PHOT.OK

 

Erlazionatuak

63 urte eta gero, zeruan geratuko da Zeledon

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2020 abu 03 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago