Koronabirusa

Aiztogile kaleko taberna bat itxi dute, zerbitzari batek positibo eman ondoren

Erredakzioa 2020ko abu. 2a, 20:09

Aiztogile kaleko taberna bat itxi du Udalak. ALEA

 Jende gehiago kutsatzeko aukera baztertu nahi du Udalak.

Gasteizko Alde Zaharrean taberna bat itxi du Udaltzaingoak bart, zerbitzari batek positibo eman ondoren. Modu horretan, Udalak balizko koronabirus agerraldi bat baztertu nahi duela adierazi du. Aiztogile kaleko tabernan sartu ziren poliziak larunbatean, 23:15 aldera, eta zortzi pertsona identifikatu zituzten, tartean bertako bezeroak eta langileak.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, zerbitzarietako batek positibo eman du Covid-19a atzemateko proban. Horregatik, jende gehiago kutsatzeko aukera baztertu nahi dute.

Positibo gehiago Araban

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur bertan jakitera eman duenez, Araban 62 positibo berri atzeman zituzten larunbatean, horietako 58 Gasteizen. Iragan ostegunean, 27 kutsatu berri jakinarazi zituen Sailak hiriburuan eta beste bi Laudion; beraz, positiboek nabarmen egin dute gora hirian azken egunetan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago